EUSKARA | CASTELLANO
Hasiera » Alkatearen agurra

Alkatearen agurra

Ongi etorriak Arakilgo Udalaren Web orrira!

Egun, aro zail batean murgilduta gaude eta garai berri hau behar bezala kudeatzeko, oraindainoko ohiturak aldatu eta egokitzea beharrezkoa da. Asmo horrekin, Arakilgo udalak duen Web orria berritu eta egokitzea erabaki dugu horrela, zuengana guztiengana hurbiltzeko.

Web orri honen bitartez, komunikatzeko tresna baliogarri eta interaktiboa zuen eskura jartzea dugu helburu, horrela, Arakilgo harana osatzen duten herri bakoitzeko biztanleok Udalari buruzko informazio guztia eskura izan dezagun bere antolakuntzan parte aktiboa hartuz.

Aldi berean, Arakil ibaiaren ibilbidearen inguruan ditugun hainbat eta hainbat bazter eta txoko ezagutzera ematea da gure gure asmoa, hala nola, Itsasperriko Done Jakue, herri ezberdinetako balio historikoa duten etxeak, berreskuratutako latsarri, basabazter, baseliza, borda, erromatar garaiko zubiak, “arrateak”, abelbideak, Bi Ahizpak, Aixitako Gaztelua, inguruko txendak, eta abar. Orri hau bisitatu ondoren ez zarete geldituko ikusi eta ezagutu gabe, horrela, Web orri honen atzean bizia eta irekia den harana dagoela ohartuko zarete.

Denon partehartzea Web orria hobetzeko eta gauzak hobeki egiteko, oinarrietako bat da. Horregatik, Arakilgo bizilagunen eskura jarri nahi dugu informazioa, nahi duen guztiaren partehartzea ahalbideratuz.

Hemendik aurrera , atari honetan Udalaren bilkuretako aktak eta interesa duten beste agiri batzuk edonoren eskura egonen dira, Udalak antolatzen dituen ikastaroetan izena eman ahal izanen da eta baita alkateari kontsultak egin ere, gainera, udal zerbitzu desberdinetarako eskaerak bidali ahal izanen dira bere honetatik. Lehen aipatu dudan bezala, zerbitzurik egoekiena eman ahal izateko, sortzen diren beharretara moldatuz joanen gara eta horregatik, Arakilgo Web orria ez da hotza eta betiberdina izanen, dinamikoa eta aldakorra baizik.

Gogoan izan, zuen bisitaren zain gaudela eta edozein ekarpen, iradokizun edo ideia oso ongi hartua izanen dela; izan ere, Arakilgo harana denok parte hartuz biziagoa egitea eta; bisitan etortzeko leku atsegina eta bertan bizikeko oraindik hobea bihurtzea baita gure asmoa.

Zuen esanetara, ongi izan.

 Arakilgo Udaleko Alkatea

Facebook Twitter
Bilatzailea
Buletina jaso

Arakilgo Udalaren buletina jaso nahi baduzu, idatzi zure helbide elektronikoa:


Telefono interesgarriak


Udaletxea
Bulegoak 948 500 101
Faxa 948 500 039
 
Bake Epaitegien Elkartzea
Arakil-Irurtzungo bulegoa 948 500 977
Etxarri-Aranazko bulegoa 948 460 166
 
Irurtzungo Nekazal Ganbara
Trinitate Kalea, 24
Telefonoa: 948 507 010
Faxa: 948 507 071
 
Osasuna
SOS Nafarroa 112
Centro de Salud de Irurtzun 948 507 005
Martirena y Gastiarena botika (Irurtzun) 948 506 149
Mutiloa Martirena botika (Irurtzun) 948 500 105
DYA Sakana 948 468 822
 
Heziketa
Atakondoa Ikastetxe Publikoa (Irurtzun) 948 500228
 
Kultura eta Kirolak
Musika eskola (Irurtzun) 948 600 702
Kiroldegia (Irurtzun) 948 600 554
Itxesia igerilekuak (Irurtzun) 948 500 949
Liburutegia (Irurtzun) 948 500 708
 
Besteak
Sakanako Mankomunitatea 948 464 867
Oinarrizko Gizarte Zerbitzua 948 600 694
Cederna – Garalur 948 567 010
Burundesa Autobusak 948 303 505
902 422 242
Renfe 948 562 144
Félix Otegi Algaba, Taxia-9 plaza 660 342 071
Suhiltzaileak (Altsasu) 948 564 832
Egutegia
Azken berriak
Azken dokumentuak
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Aldor Internet web garapena