EUSKARA | CASTELLANO
Hasiera » Arakil ibaia

Arakil ibaia

 

Arakil ibaia, Arabako Araia herritik gertu jaiotzen da eta Nafarroan Burunda bailaratik satzen da. Burunda izena Etxarri-Arantzeko ingururaino hartzen du, hortik aurrera Arakil deitzen da. Ura jasotzen du Altzania ibaiadarratik, eta Zaldua, Lizarrusti eta Lezira erreketatik, eta Irurtzunen, bere ibaiadar nagusitik, Larraun ibaia.  Arnotzen Udarbe ibaia, Arteta ur jaiotik datorrena, elkartzen zaio Ibero herriaren parean, Arga ibaian urak isuri baino pixka bat lehenago. Bere goi-ibarretatik, Araban, 79km-ko luzera du eta bere arroa 813km2-koa da, horietatik 706 Nafarrokoak dira. Bai bere ibaiko ezaugarriek, bai bere ibaiadarrenek oso ibai emaritsua bihurtzen dute: 968hm3/urte.

Arakil herritik igarotzerakoan, ibaiak inguruko mendietatik ekarpenak jasotzen ditu. Bere eskuineko aldetik Satrustegiko mendilerrotik elkartzen zaizkio, Ardantzeta, Erregeta, Agotakoiture eta Lizermendi errekak. Bere ezkerreko aldetik, Larraun ibaiaz gain, Urruntzure eta beste garrantzi gutxiko errekak daude, gehienak Aralarko mendilerrotik etorritakoak.

Lehen esan den bezala, Urritzola herriaren ondoan Arakil ibaiak bere ibaiadar nagusiaren ekarpena jasotzen du, Larraun ibaiarena (244 hm3) eta bere norabidea hegoalderantz aldatzen du, Satrustegi mendilerroko mendebaldeko muturra mozteko Oskiako haitzartean.

Arakil ibaiak, bailarari izena ematen diona, terminoaren luzera zeharkatzen du bere ipar-isurialdetik. Mendebaldean, bere ezkerraldean muga egiten du San Miguelen hasierarekin eta bere eskuinaldean, Ihabar, Hiriberri eta Etxarren daude. Urrunago, hegoaldeko hegalaren gainean, Satrustegi, Zuhatzu eta Ekai herriak daude, hauek distantzia nabarmena mantentzen dute Arakil ibaiaren ubidetik.

Egiarreta, Etxeberri eta Urritzola herriak kota altuagoan kokatuta daude, ubidetik urrun.

Bere aldetik, Izurdiaga eta Errotz Arakilgo ubidetik oso gertu daude, Larraungo emaria jaso ondoren, ibaia emaritsuago bilakatzen da zonalde batzuetan eta hainbat puntuetan uholde arazo larriak sortzen ditu.

Askotan, Arakilgo emari garrantzitsua gaitzak eragiten ditu lursailetan  eta hiri-zonalde batzuetan. Orain del gutxi obrak egin ziren eskollerak jarriz, ubidea indartzeko une desberdinetan.

Beste puntu kritikoa Izurdiagan dago, presak ur-maila igotzen du eta une batzuetan ez dio uzten herri zaharraren sanemanduko instalazioari ura behar den bezala hustea eta futbol zelaiko kirol instalazioak urez betetzen dira. Egoera honek ez du uzten igotzea Izurdiagako herri zaharrarekin lotzen duen trenbidearen azpiko pontarronen galiboa, kota hidraulikoaren arazoengatik. Eragindako arazoengatik bakarrik turismoak erabil dezakete.

 

 


 

Facebook Twitter
Bilatzailea
Buletina jaso

Arakilgo Udalaren buletina jaso nahi baduzu, idatzi zure helbide elektronikoa:


Telefono interesgarriak
Egutegia
Azken berriak
Azken dokumentuak
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Aldor Internet web garapena