EUSKARA | CASTELLANO
Hasiera » Jarduera ekonomikoa

Jarduera ekonomikoa

Puntu honetan desberdindu behar ditugu ibarrean dauden jarduerak eta ibarreko herritarrek egiten dituztenak, horien artean desberdintasun nabarmenak baitaude, Arakilgo herritar askok herritik kanpo lan egiten dutelako.

Ibarreko jarduera-mailari dagokionez, azken 10 urteotan nekazaritza eta abeltzaintza sektoreek hazkunde handia izan dute eta egun garrantzi handia dute ibarrean.   Sektorearen bilakaerak abelburuen kopurua handitzea ekarri du, haien kopurua bikoizteraino. Hala ere, nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioen kopurua jaitsi egin da.

Kopurua eta tamaina alde batera utzita, instalazio horiek jarraipena ematen diote ibarreko bizimodu tradizionalari, alegia, abeltzaintza eta azienda elikatzea xede duten nekazaritza-ustiapenei.  Une honetan hainbat abeletxe daude udalerrian, era askotakoak: hasteko, familia ustiapenak, gehienetan etxebizitzaren behealdean daudenak (egun oso gutxi dira); ondoren,  oso modernoak diren abeltzaintza ustiapen handiak, eta, azkenik, tamaina erdiko abeletxeak (gehienak).

Industria jarduerak, lurzoru urbanizaezinean kokatuta daudenak, oso gutxi dira, nola kopuruarengatik, hala okupatzen duten azalarengatik. Honako hauek dira: Carsal, Harimasa, Comanasa edo Ihabar eta Hiberri artean dagoen "industrialde" txikia, bere barnean hainbat enpresa hartzen dituena.   

 

Oro har, errepide nazional zaharraren babesean sortutako jarduerak dira, produktibitate ertaineko lurzoru generikoetan kokatuak. 

Autobia egiteak berarekin ekarri du jarduera haietako zenbaitetan sartzeko arazoak izatea edota bertara iristeko hainbat eremu zeharkatu behar izatea.  Bestalde, bi gasolina-zerbitzuak aipatu behar ditugu; horietako bat duela gutxi egin da, eta biek autobiarako irteera nahiz sarrera zuzena dute.

Bi dira ibarreko gainontzeko beste jarduera nagusiak: eraikuntza eta garraioa (garraiolari profesional autonomoak).

Facebook Twitter
Bilatzailea
Buletina jaso

Arakilgo Udalaren buletina jaso nahi baduzu, idatzi zure helbide elektronikoa:


Telefono interesgarriak
Egutegia
Azken berriak
Azken dokumentuak
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Aldor Internet web garapena