EUSKARA | CASTELLANO
Hasiera » Festak

Festak

  • Oskiako Erromeria
    Maiatzaren 1ean
  • San Isidro Salvador-en Erromeria
    Itsasperriko Baselizan, maiatzaren 15ean
  • Aralarko Mikel Donearen Erromeria
    Data hau aldatzen da Aste Santuaren igandearen eguna kontuan hartzen delako
  • Día del Valle
    Uztailaren 25an (Ospatzeko lekua aldatzen da urtero, urtero kontzeju desberdinetan egiten da)
    Aurreko urteetan:
     - 20013ko urtean Zuhatzun.
     - 20014ko urtean Urritzolan.
     - 2015ko urtean Etxarrenen.

"Bailararen Eguna" ospatzeko, bailarako bizilagun askok parte hartzen duten jarduerak antolatzen dira. Bailara hamabi herriz osatuta dago eta festa hori, herri desberdinetatik biratzea nahi da. Jaia hau 80ko hamarkadan ospatzen hasi zen Itsasperriko Santiagon. Guretzat, Itsasperri, bailarako biztanleak elkartzeko lekua da. Baseliza XII. mendean eraiki zen, monumentu historiko artistiko bezala katalogatuta dago eta bere balio sentimentala badu ere; izan ere, bere harriek gure mendeetako oroimena gordetzen dute eta gure historia kolektiboaren lekukoa da. Orain dela 30 urte arte, bailarako bilkurak hemen egiten ziren.

Urteetan zehar bailararen eguneko ospakizuna egun erdikoa izan zen. Orain dela 7 urte Etxarrenen egiten zen bazkaria sartu zen. Orain dela 3 urte, jaia Itsasperrin mantentzen, bailarako kontzejuetatik biratzen ari zen. Lehenengo urtean Hiriberrin izan zen, bigarrenean Ihabarren, hirugarrenean Satrustegin eta aurten Errotzen.

Antolatzen diren jarduerak honako hauek dira:

- Goizean, hitzordua, Itsasperriko Santiagoko Baselizan da eta, meza ondoren, hamaiketakoa ateratzen da Dantzariekin eta akordiolariekin girotuta.

- Karpa bat jartzen da proposatu den herrian eta catering-eko enpresa bat kontratatzen da bazkaria antolatzeko.

- Arratsaldean jarduera desberdinak antolatzen dira: umeentzako jokuak, mus txapelketak, erakusketak, etab.

 

Kontzejuen Zaindariaren Jaiak

  • SATRUSTEGI:  Haien zaindaria San Martin da eta jaiak abuztuaren 3. asteburuan ospatzen dira.
  • IHABAR: San Esteban, Irailaren 1ean.
  • HIRIBERRI/VILLANUEVA:  San Martin, Irailaren 8an.
  • ZUHATZU: Irailaren 11n San Martin ospatzen dute. Jaiak abuztuan izaten dira.
  • ERROTZ: Irailaren azkeneko larunbatean, San Miguel.
  • ETXARREN: Uztailaren azken asteburuan.
  • EGIARRETA: Irailaren 29an, San Miguel.
  • URRITZOLA: Urriaren lehenengo igandean, Rosarioko Ama Birgina.
  • EKAI: Irailean
  • AIZKORBE:  Ekainean
  • ETXEBERRI: Irailaren 5etik 9ra.
  • IZURDIAGA: San Juan, Ekainaren 24an.
Facebook Twitter
Bilatzailea
Buletina jaso

Arakilgo Udalaren buletina jaso nahi baduzu, idatzi zure helbide elektronikoa:


Telefono interesgarriak
Egutegia
Azken berriak
Azken dokumentuak
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Aldor Internet web garapena