EUSKARA | CASTELLANO
Hasiera » Historia

Historia

Arakil Bailarako oraingo egoera ulertzeko, kontuan hartu behar da, alde batetik, bere errealitate administratiboa-12 kontzeju independientetaz osatuta dago (horietako bat Udalak berak bereganatu zuen)-,eta bestaldetik, historian zehar izan duen konfigurazio administratiboa.


Antzina, Aralkilgo udalerriak Uharte Arakil eta Irañeta herriak ere hartzen zituen bere baitan. Uharte 1355. urtean banandu zen ibarretik eta Irañeta, berriz, 1734an. 1731n, zenbait kontzejuk ibarretik bereizteko eskubidea erosi zuten, baina, ondoren, 1737an hain zuzen, bereizketa indargabetu zuten

Honako hau nabarmentzea baharrezkoa da: Arakilen identitate historikoa bere antzinako hiriburuan du oinarria, Irurtzunen, hain zuzen. Arakilgo hiri sistema Irurtzunen inguruan egituratzen da, bera baita ibarreko gune nagusia biztanleriaren, ekipamenduen, horniduren eta industrien ikuspegitik, eta bere kokapena estrategikoa baita komunikazioei begira

Irurtzungo Udala Arakiletik banantzeak desoreka ekarri zien ibarreko gainontzeko herriei, eta gaur egun oraindik ere arazo horrek bere hartan dirau

Egun udalerria osatzen duten kontzejuetatik bakar batek ere ez du gaitasunik jarduerak zentralizatu eta ondorioz udalerriko hiriburu bihurtzeko.  Arakiletik banandu arte, Irurtzun zen erdigunea; izan ere, duen biztanle eta industria kopuru handiak ekarri du hainbat zerbitzu izatea, gaur egun udalerria osatzen duten herri txikiendako eskuraezinak direnak

Era berean, Irurtzunen identitatea ulertzeko, kontuan hartu behar da geografikoki non dagoen kokatua, Arakilgo ibarrean, alegia, zeinak jasan egiten baitu herri hori, bere natur inguruneari, lehen sektoreko baliabide ekonomikoei edo nortasun historikoari esker.  Hori dela eta, egoera kontraesankorra topatuko dugu ibarrean: Arakilek eta Irurtzunek  errealitate geografikoa, historikoa, soziala eta ekonomikoa komunak eduki arren —bien artean harreman estuak izatea eragin dutenak—, bi udal independente dira ondorio guztietarako

Komunikazioei dagokienez, esan dezakegu oso bide-sare ona duela Sakanako gainontzeko herriekin. Bestalde, oso errepide onak ditu Gasteizera nahiz Donostiara joateko; beraz, kokapen estrategikoa du komunikazioen ikuspegitik, Iruña, Gasteiz eta Donostiaren arteko erdigunean baitago

Herriak txikiak izanik, ibarrean ez da haien arteko mugimendu gehiegirik sortzen, eta batzuk, Izurdiaga, Errotz, Urritzola edo Aizkorbe esate baterako, gainerakoetatik “bereiz” daude, Irurtzunek haien eta besteen arteko muga gisa jokatzen baitu.   Sakanaren gainerakoan bestelako herriak ditugu, handiagoak, aldez aurretik egindako planifikazio baten ondorio baitira (Uharte, Etxarri, Arruazu, Arbizu, etab.); Arakilgo herriak, berriz, txikiagoak dira, eta sortu ziren landa-ekonomiako ekoizpen-bitartekoetan oinarrituta eta gertutasuna eta komunikazio irizpideak kontuan hartuta

Udalerriko herriak barreiatuta egoteak eta txikiak izateak berekin ekarri du horietako gehienetan landa-izaerari eustea eta homogeneitatea erakusten duten arkitektura zibileko eraikinak ondo kontserbatzea (zenbait herritan, behinik behin

Aldiz, biztanleria oso barreiatuta egoteak eragin du ibarreko gune nagusiaren papera beteko lukeen herririk ez egotea, eta, aldi berean, hamaika kontzeju independentetan banatuta egoteak asko zaildu du udal zerbitzuak eta ekipamenduak antolatzea

Facebook Twitter
Bilatzailea
Buletina jaso

Arakilgo Udalaren buletina jaso nahi baduzu, idatzi zure helbide elektronikoa:


Telefono interesgarriak
Egutegia
Azken berriak
Azken dokumentuak
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Aldor Internet web garapena