Egiarreta - Kontzejua
Egiarreta kokatzen da Hiriberri eta Etxarren artean, baina zertxobait iparralderago, Aralar mendilerroko hegalean. Eraikin elkartzeek eragiten dute herriak lurraren maldari egokitutako kale estuak izatea. Bere ibilbidearen erdian, eliza, kontzejuaren etxea eta frontoia daude. Horien artean, ez dago herria era antolatuagoan egituratzen duen garrantzizko eremurik.
Egiarretara iristeko Madotzeko errepidea hartu behar da, SAT Etxeberri-n parean ezkerrerantz biratu eta herrira joaten den eta han bukatzen den errepidea hartu behar da. Errepide honek, gutxi gorabehera bi kilometroko luzeera dauka. Bidearen erdian Itxasperriko Baseliza dago, intereseko eraikina, “Principe de Viana” erakundeak katalogatuta eta orain dela gutxi berrituta.
Egiarretak nahasten ditu interesko eraikinak eta ondoren egindakoak, material eta akabera desberdinak aldikatzen dira era aleatorioan.
|
Arakilgo Udalaren buletina jaso nahi baduzu, idatzi zure helbide elektronikoa:
22/09/10 ESKOLA GARRAIOA 2022-2023 |
22/09/05 NEKAZARAITZARAKO IBILGAILUEN INSPEKZIO TEKNIKOA |
22/09/01 FESTEN EGUTEGIA |
22/08/10 Jaibus ordutegiak |
22/07/06 TXAKURRA AURKITUA |
BANDOAK 2022ko 1.SEHILEKOAREN URA |
BANDOAK 2022ko 1. SEHILEKOAREN KONTRIBUZIOA |
BANDOAK 2022ko ZIRKULAZIO ZERGA |
BANDOAK 2021eko 2.SEHILEKOAREN URA |
BANDOAK LEHENTASUNEZKO BIRGAITZE- EREMUA MUGATZEKO JARDUNA |