EUSKARA | CASTELLANO
Hasiera » Berriak » ETXARRENGO ARANBURU FRONTOIAREN ERABILERA

ETXARRENGO ARANBURU FRONTOIAREN ERABILERA

ARANBURU FRONTOIA

ETXARREN - ARAKIL

 

 

Honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu Arakilgo Udalak 2014ko urriaren 14an, Etxarrengo Kontzejuarekin Aranburu Frontoiaren erabileraren inguruko hitzarmena sinatu zuen, arakildar guztiek zehazten diren baldintzetan frontoia erabiltzeko aukera izan dezaten.

 

Hemendik aurrera pilotatekua erabili nahi duenak erreserba egin beharko du, gutxienez 24 orduko aurrerapenarekin,  Miguel, kantxa-zainari 650557057 telefonora deituz edo Whatsapp-a idatziz.

 

Erreserbatzeko egunak eta orduak.

·         Astelehenetan: Goizeko 10:00etatik 12:00ak arte eta arratsaldeko 18:30etatik 22:00ak arte

·         Asteazkenetan: Goizeko 10:00etatik 11:00ak arte

·         Ostiraletan: Goizeko 10:00etatik 12:00ak arte eta arratsaldeko 18:30etatik 22:00ak arte

·         Larunbatetan: Goizeko 10:00etatik 11:30ak arte eta arratsaldeko 18:30etatik 22:00ak arte

 

Frontoia erabiltzeagatik 4€/h esku-dirutan ordainduko dira ( zenbateko zehatza). Argia erabiliz gero, bereizirik ordainduko da euro bateko txanponetan. Dutxak eta aldagelak erabiltzeko aukera izango duzue.

Giltza gaueko 22:00ak baino lehenago itzuliko da.

Udako ordutegia, arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da.

Instalazioak zaintzea eta errespetuarekin erabiltzea eskatzen dizuegu.



 

 

Era berean, eta Arakilgo haurrek  jolasteko leku aproposa izan dezaten, frontoia irekita egongo da argiarekin nahi duenak hara joateko, arratsaldeko 17:00etatik 19.00etara, urriaren 29an; azaroaren 5ean, 12an, 19an eta 26an; abenduaren 10ean, 17an eta 30ean eta urtarrilaren 7an.

Facebook Twitter
Bilatzailea
Buletina jaso

Arakilgo Udalaren buletina jaso nahi baduzu, idatzi zure helbide elektronikoa:


Telefono interesgarriak
Egutegia
Azken dokumentuak
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Aldor Internet web garapena