EUSKARA | CASTELLANO
Hasiera » Berriak » IKASTAROAK EGITEKO IRIZPIDEAK

IKASTAROAK EGITEKO IRIZPIDEAK

- Ikastaroen prezioa ezberdina izanen da erroldatuta dauden pertsonendako eta erroldatuta ez dauden pertsonendako. Ezberdintasuna %15ekoa izanen da. Aldi berean erroldatuta dauden pertsonek lehentasuna izanen dute ikastaroetan parte hartzeko. Langabezian dauden pertsonei %25eko hobaria aplikatuko zaie.

- Ikastaro batean parte hartzeko eskaera kuotaren ordainketarekin batera Udaletxeko bulegoetan aurkeztu beharko dira. Kuota ordaindu gabe ezinezkoa izanen da ikastaroan parte hartzea.

- Eskaera eta ordainketa egin eta gero ez da dirua itzuliko. Salbuespenezko egoeretan Kultur Batzordeak aztertuko ditu ezberdinak diren egoerak.

- Ikastaroetan parte hartzea izenduna da, hau da, ezin zaio beste pertsona bati eman. Aldi berean parte hartzea mugatua da beraz eskaeren ordena errespetatuko da eta arakildarrek lehentasuna izanen dute.

- Gutxieneko parte hartzea ez badago ikastaroak ez dira eginen. Beraz, egindako ordainketak itzuliko zaizkie eskatzaileei. Kultur Batzordeak zehaztuko du zein den gutxieneko parte hartzea ikastaro bakoitzean.

- Ikastaro hasi eta gero norbaitek parte hartzea eska dezake. Eskera hauek aurkezten badira Ikastaroaren erdira iritsi baino lehenago, kuota osoa ordainduko da eta Ikastaroaren erdia gaindituta badago %50a ordainduko da.

- Ikastaroa suspenditzen bada edo atzeratzen ez  bada, sms-en bitartez eta korreo elektronikoaren bitartez jakinaraziko da.

- Galdutako sesioak irakaslearen eta ikasleen arteko adostasunarekin  berreskuratuko dira .

- 100 euro baino gehiagoko kuotek zatikapena izan dezakete, Matrikularen erdia ordainduz eta gero falta dena hurrengo hilabetean. Kuotaren %100 ordaindu beharko da beti.

Facebook Twitter
Bilatzailea
Buletina jaso

Arakilgo Udalaren buletina jaso nahi baduzu, idatzi zure helbide elektronikoa:


Telefono interesgarriak
Egutegia
Azken dokumentuak
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Aldor Internet web garapena